Maria Paz Jimenezen lanek zabalduko dute Menchu Gal aretoaren denboraldi berria
Artistaren 30 bat obra zintzilikatu dituzte, haren ibilbidea islatzen dituztenak. 1943. urtetik 1975ra bitarte osatutako zenbait jaso dituzte.
Irungo Menchu Gal erakusketa aretoan dena prest dute denboraldi berrirako. Maria Paz Jimenez artistaren obrek apainduko dituzte aretoko hormak. «Artean emakumeek izan duten paperari ikusgarritasuna emateko Menchu Gal aretoak azkenaldian zaindu duen lerroaren fruitua da erakusketa hau», esan du Kultura saileko ordezkari Juncal Eizagirrek. Harekin batera, erakusketaren komisario Iñaki Ruiz de Egino izan da.
Artistaren 30 bat obra zintzilikatu dituzte, haren ibilbidea islatzen dituztenak. 1943. urtetik 1975ra bitarte osatutako zenbait jaso dituzte.
Erakusketa bihartik aurrera bisita daiteke (19:30ean inauguratuko dute), azaroaren 22ra bitarte. Bertaratzeko ordutegia, honakoa da: ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jai egunetan aldiz, 11:30etik 13:30era.
Aretoko edukiera mugatua izango dela zehaztu dute udaleko iturriek. Musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.