Kukai konpainiaren 'Erritu', Nayade abesbatzaren laguntzarekin
Amaia Kultur Zentroan izango da emanaldia, larunbatean (hilak 19). Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, online bidez.
Kukai dantza konpainiak Erritu obra eskainiko du datorren larunbatean (hilak 19) Irunen, laguntzaile bereziekin gainera. Izan ere, alboan Nayade abesbatza irundarreko kideak izango dituzte. Taldeko hogei bat emakumek parte hartuko dute ikuskizunean. Emanaldia, Amaia Kultur Zentroan izango da.
COVID-19a dela eta, gehienez %40eko edukiera izango du aretoak, eta musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.
Sarrerak 7,75 euroan eskura daitezke, esteka honetan.
Irakurri Erritu obraren gainean HITZAk argitaratutako erreportajea.