Igandean itzuliko da Girabira, antzerkiarekin
Soroxarta parkeak jasoko du iraileko saioa. 'Enaren kontuak' antzezlana eskainiko du 2 princesas barbudes konpainiak.
2020ko Girabira programa ezohikoa izaten ari bada ere, aurten ere hiriko parkeak zapaldu ditu egitasmoak. Igandean egingo dute saio berri bat, Soroxarta parkean, antzerkia protagonista izango delarik. 2 princesas barbudes konpainiak Enaren kontuak pieza eskainiko du, 12:20etik aurrera. Eguraldi txarra eginez gero, Amaia KZra mugituko dute igandekoa.
Osasun egoera dela eta, uztailean bezalaxe igandekoan ez dute tailerrik eskainiko, eta piknik zein hamakak erabiltzeko aukerarik ere ez da izango.
Parkea hesiz inguratuko dute, eta denak aulkietan eseri beharko dira. Musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da, eta edukiera ere mugatua izango da (sarrerak parkean bertan eskuratu beharko dira, 12:o0etatik aurrera).