Aurtengo Euskaraldia antolatzeko batzorde irekia egingo dute
Ostegunean (hilak 17) bilduko dira, Palmera Montero Guneko 2. aretoan. Segurtasun neurri zorrotzak hartuko dituzte.
Bigarren Euskaraldia antolatzeko batzorde irekia egingo dute datorren ostegunean (hilak 17), hala jakinarazi berri dute antolatzaileek eta udaleko iturriek. Hiriko eragile ezberdinak bildu nahi dituzte Palmera Montero Guneko saioan. Batzordea 18:00etan izango da, 2. aretoan.
Hiritar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita. Batzordean aurtengo edizioaren aurkezpena egingo dute, baita antolatzeko nondik norakoak azaldu ere. Gainera, Talde Eragilean parte hartzeko gonbita ere luzatu dute antolatzaileek.
Bilera irekia bada ere, COVID-19aren ondorioz segurtasun neurri zorrotzak hartuko dituzte, eta aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako, 647 975 885 telefono zenbakira hots egin beharko dute herritarrek edo bestela, helbide honetara idatzi.