67. Zinemaldian saritutako 'Temblores' filma proiektatuko dute larunbatean
Proiekzioa Amaia Kultur Zentroan izango da, 19:00etan.
Luis Irisarriren argazki erakusketa egingo dute ostiraletik aurrera. Zinema zaleek hitzordu garrantzitsua izango dute datorren larunbatean (hilak 19), Amaia Kultur Zentroan. Izan ere, Temblores filma proiektatuko dute bertan. Donostiako Zinemaldiko 67. edizioan aurkeztutako filma da, LGTBIQ+ film onenaren saria eskuratutakoa.
Saioaz gozatzeko, gonbidapena eskuratu beharko da, Amaian bertan. Gehienez 45 lagun bertaratu ahal izango dira, musukoarekin. Emanaldia 19:00etan izango da.

