Juan Carlos Borboikoaren kontrako mozioa aurkeztu du Elkarrekin Podemosek
Errege Emeritu eta Maiestatea-ren trataera kentzeko eztabaida ireki nahi dute, «gure hirian erakunde monarkikoari buruzko erreferentziak ezabatzeaz gain».
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeak mozio bat erregistratu berri du Irungo Udalean, Juan Carlos Borboikoaren ihesaldiaren gainekoa. Udal Bilkuran eztabaidatu nahi dute gaia, eta lehenik, Errege Emeritu eta Maiestatea-ren trataera kentzeko eskaera egingo dutela azaldu dute, «gure hirian erakunde monarkikoari buruzko erreferentziak ezabatzeaz gain».
«Errege Etxearen irudia zuritzeko operazioa ukatu nahi dugu, instituzioa ustelkeria salaketa anitzetatik babesten saiatzen baitira. Monarkia Frankismotik heredatutako sistema antidemokratiko eta matxista dela uste dugu», erantsi dute taldeko kideek.
Juan Carlos Borboikoa judizialki ikertu dezatela nahi du taldeak, eta atzerriko kontuetako komisioei eta diru mugimenduei buruzko informazioa guztia justiziara eraman nahi dute. Amaitzeko, mozioaren ebazpena Gobernuko, Kongresuko zein Senatuko Lehendakaritzara bideratu nahi dute.