Irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dituzte bihar Pinudi eta Bera kaleetan
Bi kaleetako espaloiak beheratuk dituzte, eta oinezkoentzako pasabide berriren bat ere egingo dute.
Bihartik (hilak 15) aurrera Pinudi eta Bera kaleek zenbait aldaketa jasango dituzte. Izan ere, arkitektura oztopoak kentzeko kanpaina bat abiatuko du udalak, oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko asmoz.
Obra sailetik diotenez, hiriko oinezkoen pasabide gehienetan espaloia beheratuta dago, eta ondorioz, ertzak altu samar daude. «Horrek zailtasunak sortzen ditu oinezkoen ibilian», esan du Cristina Laborda ordezkariak. Hori dela eta, espaloiak beheratuko dituzte, eta oinezkoentzako pasabide berriren bat ere egingo dute.
47.795 euroko aurrekontuarekin ekingo diete lanei. Lanak, Construcciones Lefesa SL enpresak egingo ditu.