Hamabost espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen hilabete hasieratik
Gehienak musukoa ez erabiltzeagatik zabaldu dituzte. Bost espediente aldiz, tabernen kontrakoak izan dira.
Irungo Udalak emandako azken datuen arabera, hilabete hasieratik hamabost bat espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak hirian, osasun neurriak ez betetzeagatik.
Gehienak musukoa ez erabiltzeagatik zabaldu dituzte; iraila hasieratik horrekin lotutako zortzi izan dira.
Tabernen kontra ere zenbait espediente zabaldu dituzte azken bi asteotan, bost zehazki. Beste lau espediente bestelako neurriak ez errespetatzeagatik ireki dituztela jakinarazi dute udaleko iturriek.