Azken hiru egunetan 47 COVID-19 kasu zenbatu dituzte Bidasoan
Horietako gehienak, Irunen izan dira, hogeita hamabi, guztira.
Ostiraletik igande gauerdira arte zenbatutako COVID-19 kasuen berri eman du gaurko txostenean Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Horren arabera, ostiraletik igandera arte 47 kasu hauteman dituzte. Bidasoan Horietako gehienak, Irunen izan dira, hogeita hamabi, guztira: ostiralean bederatzi COVID-19 positibo zenbatu zituzten, hamahiru larunbatean, eta hamar atzo.
Hondarribian, berriz, hamabost positibo izan dira azken hiru egunetan: lau ostiralean, bi larunbatean eta bederatzi atzo.
Hemen sakatu txostena osorik ikusteko.