Aurtengo Adour-Bidasoa Margo lehiaketak baditu irabazleak
Edizio honetan aurkeztutako 60 lanak Amaia Kultur Zentroan ikusgai egongo dira, erakusketa batean.
Irungo Udaleko Kultursa sailak aurtengo Adour-Bidasoa Pintura lehiaketako irabazleen berri eman du gaur, Amaia KZn eskainitako agerraldian. Bertan izan dira Helena Elbusto, Javier Sagarzazu, Maria Jose Aranzasti eta Xabier Arribas epaimahaiak.
Donibane Lohitzuneko Jean Claude Julliette izan da aurtengo irabazlea, Glamping izeneko olio pinturarekin. Bigarren saria aldiz, Mendaroko Aitor Etxeberria Egigurenek eskuratu du, Morphis pintura akrilikoarekin. Hirugarren postuan Donostiako Carlos Gorospe Jimenez sailkatu da; Imaginacion, trabajando pintura akrilikoa aurkeztu du donostiarrak.
Aurten, guztira, 60 lan aurkeztu dituzte, iazkoan baino gehiago. Lanak, gainera, ostiraletik (hilak 18) urriaren 11era bitarte ikusteko aukera izango da Amaia Kultur Zentroan. Ostiralean inauguratuko dute, 19:00etan. Halere, osasun larrialdia dela eta, soilik artistak bertaratu ahal izango dira.
Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jai egunetan 11:30etik 13:30era.