Ohiko ordutegia berreskuratuko du HAZ bulegoak
Bihartik (hilak 9) aurrera osasun larrialdi egoera aurreko ordutegia berreskuratuko dute. Astelehenetik larunbatera erabilgarri izango da.
![HAZ](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2017/01/HAZ.jpg)
Bihartik (hilak 9) aurrera, Irungo HAZ bulegoak ohiko ordutegia berreskuratuko du. Halere, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute herritarrek, telefonoz (010-943-505-152). Ordutegi berria honakoa da: astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta larunbatean aldiz, 9:30etik 13:00etara.