Emaitza onekin itzuli dira Madrildik BATeko kirolariak
Tirso Ocañak zilarrezko domina eskuratu du 100 metro leunetan; Blanca Garcia aldiz, laugarren postuan sailkatu da, xabalina jaurtiketan.
Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) asteburu oparoa izan du Madrilen, bertan jokatutako Aire Zabaleko Txapelketa Absolutuan. Klubeko bi ordezkari lehiatu dira bakarrik, baina primerako emaitzak ekarri dituzte Irunera.
Tirso Ocañak txapeldunorde izendatu da 100 metro leun proban (11.03 segundoko markarekin); Blanca Garciak aldiz, laugarren postuan sailkatzea lortu du asteburuan, xabalina jaurtiketan (40.96 metroko markarekin). Marka honekin errekor pertsonala hautsi du Garciak.
Ocaña ere 200 metroko proban lehiatu da, baina ez 100 metrokoan bezain fin. 22.38 segundoko markarekin, ez du finalerako txartela eskuratu; bederatzigarren postuan amaitu du txapelketa.