Alarde "publiko, parekide eta bakarra" aldarrikatu du beste behin EH Bilduk
Aurrera begiratzeko garaia dela iritzita, alardearen inguruko aldarrikapena berretsi du koalizio abertzaleak.
Hondarribiko EH Bilduk alarde “publikoa, parekidea eta bakarra” aldarrikatu nahi izan du hilaren 8arekin bat eginez. Koalizioak bere postura berretsi du gaurko egunean berriz ere, eta erantsi duenez, “garaia da atzera begira baina, aurrera begiratzeko, bizitzeko, gozatzeko”. Izan ere, “gaur betetzen dira 382 urte inperio arrotzek gure herrira ekarritako gerraz libratu ginenetik. Gaur betetzen dira 381 urte hori ospatzen dugunetik. Gaur betetzen dira 23 urte Hondarribiko herriak alarde publiko bat ez duenetik .Gaur betetzen dira 24 urte genero ezberdinetako pertsonak alardean parte hartzen saiatu eta aukera ukatu zitzaienetik”.