COVID-19agatik hemezortzi infektatu gehiago Bidasoan
COVID-19agatik hemezortzi infektatu gehiago Bidasoan, lau Hondarribian eta hamalau Irunen. Azken egunetako joerarekiko ez dago aldaketarik.
Osasun Sailak jaso dituen datuen arabera, atzo (astelehena) koronabirusagatik gaixotuen kopurua hemezortzi pertsonatan hazi zen. Lau positibo gehiago atzeman zituzten Hondarribian, eta beste hamalau Irunen.
Azken egunetako joeran ez da aldaketarik. Ostiralean hemezortzi kutsatu izan ziren, larunbatean 30, eta igandean hamalau.
Ondoko estekara sartuz gero, gaur Osasun Sailak zabaldu duen txostena osorik ikus daiteke.