Hirugarren gradua ezarri diote Urko Labeaga euskal presoari
Labeagarena berri "bikaina" den arren, Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza deitoratu du elkartasun taldeak beste mezu batean.
Urko Labeaga Hondarribian egokitutako euskal presoak hirugarren gradua ezarri diotela zabaldu du asteburuan Hondarribiko elkartasun taldeak. Momentuz, data zehazteke dagoela gaineratu du kolektiboak, baina informazioa jaso ahala argituko dutela haren egoera erantsi du. Asturiasko Villabona espetxean dago Labeaga.
Lehena berri “bikaina” bada ere taldearentzat, Igor Gonzalez Sola uztaila geroztik Martuteneko espetxean zegoen presoaren heriotza deitoratu du bigarren mezu batean kolektiboak. Martxoan bete zituen kondenaren hiru laurdenak presoak, baina bigarren graduan jarraitzen zuen Gipuzkoako espetxean. 2005ean atxilotu zuten Gonzalez Sola, eta torturak salatu zituen. Sakabanaketa pairatu zuen presoak orduz geroztik.