COVID-19agatik itxi duten establezimenduei elkartasuna adierazi die udalak
Osasun Sailaren aginduak bete ondoren, gehienek ateak ireki dituztela nabarmendu du Txomin Sagarzazu alkateak. Establezimenduetako arduradunek izandako jarrera eskertu du agintariak.
COVID-19 kasu positiboak medio ateak itxi behar izan dituzten establezimenduei elkartasuna adierazi die Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Osasun Sailaren aginduak bete ondoren, gehienek jarduera berreskuratu dutela nabarmendu du agintariak, “hori oso pozgarria da denentzat”. Halaber, establezimenduetako arduradunek izandako jarrera eskertu nahi izan du alkateak, denbora honetan zehar “aginduak egoki” bete baitituzte.