Bidasoa, hurrengo fasera
EHF European League txapelketako lehen kanporaketa gainditu zuen atzo talde irundarrak, PAUC Handball talde frantziarraren aurka. 600 zalek partida zuzenean ikusteko aukera izan zuten.
Lehen mailako eskubaloia Artalekura itzuli da. Ikasturteko lehen partida ofiziala irabazi zuen atzo Bidasoa eskubaloi taldeak etxean, zaleen aurrean gainera. Hilabete luzez behar bezala gozatzeko aukerarik izan ez aren, 600 lagunek PAUC Handball talde frantziarraren aurkako neurketaz gozatu zuten, EHF European League txapelketako lehen kanporaketan. Emaitza, gainera, bidasoarren aldekoa izan zen; 30-25. Partida bakar batera jokatu dute kanporaketa, joaneko partida bertan behera utzi baitute, osasun larrialdiagatik.
Emaitzatik harago, atzokoa egun berezia izan zen zaleentzat. Izan ere, Julen Aginagalderen lehen golak ikusteko aukera izan zen atzoko partidan. Honakoa da atzokoaren laburpena: Xoán Ledo, Odriozola (8), Salinas (6), Tesoriere, Matheus da Silva, Racotea (3), Crowley (1); Sierra (p.s.), Zabala (3), Tao Gey, Julen Aginagalde (2), Iker Serrano (3), De la Salud (2), Azkue (1), Bartók (1) eta Bonanno.
Hurrengo partida bihar (hilak 8) jokatuko dute, Frigorificos-Morrazoren kontra, 21:30ean (LaLigaSportsTV-n ikusteko aukera izango da), etxetik kanpo.