Arraunean ikasi nahi duten kirolari berriei dei egin die Hondarribia AEk
2008. urtetik aurrera jaiotakoei luzatu die 2020-2021 denboraldirako deia arraun elkarteak. Irailaren 15ean finkatu dute horretarako hitzordua.
2020-2021 denboraldian bogan “probatu” edo “hasi” nahi duten kirolari berriei dei egin die Hondarribia Arraun Elkarteak. 2008an bertan edo data horretatik aurrera jaiotako hondarribiarrei luzatu die deia elkarteak. Irailaren 15ean finkatu du horretarako hitzordua klubak, elkartearen instalazioetan, 18:00etan.