Hilaren 11n zabalduko dute euskaltegiko izen-emate epea
2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du udal euskaltegiak datorren ostiralean. Maila guztiek eta aukera ezberdinek osatuko dute euskara ikasteko eskaintza.
Hilaren 11tik 18ra bitartean zabalduko du Hondarribiko Udal Euskaltegiak 2020-2021 ikasturterako izen-emate epea. Maila guztiak eskainiko ditu aurten berriz ere euskaltegiak, ordutegi ezberdin eta bereziekin ikasleen beharretara egokitzen saiatuz. Euskara ikasteko hobari eta bekez gain, langabeen matrikulak doakoak direla gogorarazi dute.
Informazio gehiagorako euskaltegiaren ordutegia astelehenetik ostiralera artekoa da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ondoko posta elektronikora edota 943 64 12 16 telefono zenbakira ere jo dezakete interesdunek.