Azken orduetan 22 COVID-19 kasu berri zenbatu dituzte Bidasoan
Kasu gehienak Irunen izan dira, hamazazpi.
Azken orduetan hogeita bi COVID-19 kutsatu berri izan dira Bidasoko bi herrietan. Horietatik gehienak, Irunen atzeman dituzte, hamazazpi. Hondarribian, berriz, bost kasu berri zenbatu dituzte azken orduetan.
Datuok, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zabaldu ditu eguneroko txostenean, eta atzoko 00:00ak arte zenbatutakoak dira.
Txosten osoa hemen kontsulta daiteke.