Ordutegi aldaketak Zuloaga Etxea udal liburutegian
Larunbatetako zein neguko ohiko ordutegiak berreskuratuko ditu, eta hilaren 7an, 8an zein 9an itxita egongo da.
Hilaren 5etik aurrera Zuloaga Etxea udal liburutegian ordutegi aldaketa izango dela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Batetik, larunbatetako ohiko ordutegia berreskuratuko du (09:00-13:30), eta bestetik, hilaren 7an, 8an eta 9an itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 7an inbentario lanak egingo dituzte, eta 8an zein 9an udal jaiegunak direla-eta itxita egongo da. Azkenik, hilaren 10etik aurrera neguko ordutegira itzuliko da liburutegia, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.