Eraikinen Ikuskapen Teknikora bideratutako diru-laguntzak martxan dira
EITrako diru-laguntzak eskatzeko epea hilaren 28ra arte egongo da zabalik. Aurrekontu osoaren %10 babestuko du gehienez udalak, 3.000 euro arte.
Eraikinen Ikuskapen Teknikorako (EIT) diru-laguntzen eskaera epea zabaldu du Hondarribiko Udalak. Hilaren 28ra bitartean egongo da zabalik, eeta 2019. urtean zehar egindako lanak diruz lagunduko ditu udalak eta guztira, aurrekontuaren %10 babestuko du, 3.000 eurora arte.
Txomin Sagarzazu alkateak emandako azalpenen arabera, helburu bikoitza bete nahi dute diru-laguntzek: bata, EITeak diruz laguntzea, eta bestea, jabeak eraikuntzen ikerketa egitera bultzatzea. Eraikinen jabekide elkarteak izango dira onuradunak.
Diru-laguntza eskatzeko interesa duten lagunek BAZaren edo udalaren webgunearen bitartez egin beharko dute.