Berdintasun sariaren banaketa ekitaldia bertan behera utzi du Jaizkibelek
Izurriaren ondorioz hartutako erabakia dela zabaldu du konpainia parekideak sare sozialetan. Hendaiako Danborrada da aurtengo irabazlea.
Jaizkibel konpainia parekideak sare sozialetan zabaldu duenez, Hondarribia Berdintasun Hiria saria banatzeko ekitaldirik ez da izango aurten. Osasun larrialdi egoerak hala bultzatzuta hartu dutela erabakia azaldu dute konpainiako kideek, eta “penaz” bada ere, Hendaiako Danborradako kideak “zoriontzeko eta omentzeko” gogoz geratuko direla adierazi dute. “Egoerak hobera egin bezain laster iragarriko dugu noiz antolatuko dugun sarituek merezi duten omenaldia”, erantsi dute.
Uztaila bukaeran jakinarazi zuen konpainiak Hendaiako Danborrada hautatu zuela epaimahaiak 2020. urteko irabazle. Momentuz, baina, ospakizunak etenda egongo dira.