Langileen artean hiru positibo daudela-eta Alde Zaharreko taberna bat itxi dute
Osasun Sailaren arabera, egoera kontrolpean dago eta beraz, ez da PCR proba masiborik egingo. Igandea geroztik itxita dago taberna.
HITZA-k jakin ahal izan duenez, langileen artean hiru positibo izan direla-eta Kale Nagusiko taberna bat itxi dute. Osasun Sailak egindako balorazioaren arabera, ez da kutsatze komunitariorik izan eta beraz, ez dute beharrezkoa ikusten PCR proba masiborik egitea. Igandetik dago itxita establezimendua.