13.171 hondarribiar daude bozkatzera deituak igandean
Udalak jakinarazi du osasun neurriak egongo direla hauteslekuetan herritarrek bozka segurtasunez eman ahal izateko.
Igandean egingo dira EAEko legebiltzarra aukeratzeko hauteskundeak. Hondarribiarrek ohiko bozkalekuetara bertaratu beharko dira bozkatzera, osasun segurtasun neurrien artean.
Hauteskunde hauetarako errolda 13.171 pertsonakoa da. 2016ko hauteskundeen erroldarekin alderatuta 84 gutxitu da aurten, urte horretan 13.255 pertsonek izan zutelako Hondarribian bozka emateko aukera.
2016an EAJ izan zen alderdi bozkatuena Hondarribian, %48 gaindituta. Iñigo Urkulluren zerrendak 3.849 bozka eskuratu zituen. Jarraian, EhBildu kokatu zen, %20,53 eskuratuta 1.640 bozkekin. Elkarrekin Podemosek 1.088 bozka lortu zituen bere lehenengo hauteskunde autonomikoetan, %13,62rekin. PSEk eta PPk nabarmen atzean gelditu ziren. Lehenengoak 582 botuekin %7a eskas gainditu zuen; bigarrena, ordea, ez zen %7ra heldu eta 544 botuekin gelditu zen. Ciudadanosek %1,61 lortu zuen.
Hondarribiko Udalak sare sozialetan argitaratu du hautesleku guztietan osasun neurriak egongo direla herritarrek modu seguruan bozkatu ahal izateko.