Fenomena festibalak aurtengo kartela aurreratu du
Jim Jones and The Righteous Mind, Crudo Pimento, Left Hook eta Cabezafuego daude iragarritako artisten artean.
Atzo, Fenomena festibalaren data jakinarazi zuten antolatzaileek sare sozialetan. Gaur, ordea, kartelaren aurrerapena iragarri dute duela minutu gutxi. Jim Jones and The Righteous Mind, Crudo Pimento, Left Hook eta Cabezafuego izango dira Hondarribitik pasako direnak.
Kirol Kai gunean izango dira denak, eta doan izango da. Gogoarazi beharra dago festibala osasun egoeraren menpe dagoela, eta antolatzaileek atzo adierazi zuten bezala, bertan behera gelditu daiteke instituzioek horrela erabaki ezkero.