Mallorcara eta Malagara hegaldiak Hondarribian
Abuztuan dago aurreikusita bi helmugak martxan jartzea.
Hondarribiko aireportuak Mallorcara eta Malagara doazen hegaldiak jarriko ditu martxan abuztutik aurrera. Iberiaren eta Ortzibiaren elkarlan akordio honek Gipuzkoako hiriburuko konexioa hobetzea eta turismoa bultzatzea du helburu.
Mallorcara hegaldiak abuztuaren 6an hasiko dira. Astean behin izango da, eta Mallorcatik 13:55tan aterako diren hegazkinak 12:55tan helduko dira Hondarribiara. Kontrako norabidean, ordea, 13:55tan aterako dira Hondarribiatik, 15:25tetan Mallorcan lurra hartzeko.
Malagako kasuan abuztuaren 9ra arte itxaron beharko dute bidaiariek. Hegaldiak igandetan izango dira, eta Malagatik 11:30tan aterako dira hegazkinak, Hondarribira 13:00tan heltzeko. Hondarribitik, aldiz, 14:00tan aterako dira, Malagara 15:50ak aldera heltzeko.