46.709 irundarrek izango dute igandean bozkatzeko aukera
2016ko hauteskunde autonomikoetan EAJ izan zen alderdi bozkatuena Irunen.
46.709 irundar daude deituak iganderako EAEko legebiltzarra aukeratzeko hauteskundeetara. COVID-19ak parte hartzean eragina izango duen jakin gabe, argi dagoena da osasun segurtasun neurrien artean bozkatu beharko dutela herritarrek.
2016ko hauteskundeetan %56,19koa izan zen parte hartzea, eta EAJ izan zen alderdi bozkatuena. Jarraian, urte horretan alderdiek izan zituzten emaitzak:
EAJ: 7.888 bozka (%30,35)
PSE-EE: 5.240 bozka (%20,16)
Elkarrekin Podemos: 4.762 bozka (%18,32)
EhBildu: 3.380 bozka (%13,01)
PP: 3.040 bozka (%11,70)
Ciudadanos: 792 bozka (%3,05)
Gainontzeko alderdiek emaitza testimonialak lortu zituzten. Baliogabezko 93 bozka egon ziren, eta 163 bozka txuri.