Botila berrerabilgarria bizimodu osasungarria bultzatzeko
Botila eskuratu nahi duten gazteek uztailaren 3tik abuztuaren 7ra arte dute epea.
‘ZU(K) ZEU(K)’ ekimenaren barruan kokatzen den Ondo Pasa 2020, Prebentzio eta osasunaren sustapenerako kanpainak berritasunak ekarriko ditu aurten. Horietako bat botila berrerabilgarrien banaketa hain zuzen ere.
Hamasei urte betetzen direnean kamisetak banatzen hasi zirela, hausnarketa sakona egin ondoren hartu dute botilak banatzeko erabakia, Ondo Pasako mezua bultzatzeko asmoarekin. Maria Serrano Gazteria zinegotziak adierazi duenez “ohitura eta bizimodu osasungarriak bultzatzea” da kanpainaren helburua. Botila edozein tokira eramateko aukera dagoenez, plastikoa ekiditeko baliagarria izango da.
12-25 urte arteko gazteak Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzura bertaratu beharko dira botila eskuratu nahi izan ezkero. Epea uztailaren 13an hasiko da, eta abuztuaren 7an emango zaio amaiera. Egun horien artean goizeko 10etatik eguerdiko 13:30etara aipatutako bulegotik pasatzeko aukera izango dute interesdunek.
Kanpainaren arduradunek COVID-19ko pandemiagatik prebentzio ekintza guztiak aurrera eramateko Hondarribiko Udalak egindako esfortzua azpimarratu nahi izan dute.