Fenomena festibala bueltan da
Asmoa ospatzea bada ere, erabakia osasun-egoeraren menpe dagoela adierazi dute antolatzaileek
Fenomena Festibala urriaren 10ean bueltatuko da Hondarribiko kaleetara. Antolatzaileek kartela prestatzen daudela iragarri dute sare sozialetan. Bestetik, eta jendearen, artisten eta profesionalen segurtasuna bermatzeko asmoarekin, baldintza guztiak betetzeko formula bilatzen ari direla jakinarazi dute ere.
Itxaropenari eutsiz, gogoarazi dute festibalaren ospakizuna osasun egoeraren menpe dagoela, eta agintariek beharrezkoa ikusi ezkero, bertan behera gelditu daitekela.