[Bideoak] Berdin zaie, desfilea egin dute
Berdin zaie, desfilea egin dute. Talde batek alardearen bidea hasi du goizean. Sare sozialetan horien arduragabekeria salatu dute.
Gaur, San Martzial Eguna Irunen. Alardearen eguna, koronabirusak Irungo jaien egun handienean eragina izan ez balu. Alde batetik zein bestetik deia egin dute gaur ere arduraz jokatzeko, osasun segurtasun neurriek eskatzen duten ahalegina egiteko, hau da, alardeko desfilerik ez egiteko. Baina ez da hala izan. Talde batek goizean erabaki du Urdanibia plazatik atera, eta hiritik desfilatzen hastea. Berdin zitzaizkien aholkuak, desfilea egin dute.
Lasai asko hasi dute bidea desfilatzen izan direnek, San Martzial kaletik gora, San Juan plazatik pasa (udaletxearen ondotik), eta Colon ibilbidera iritsi arte. HITZAk duen informazioaren arabera, inork ez ditu geldiarazi. Bidean izan dituzte hainbat txalotzen, eta jarraitzen.
Bestelakoan, eguna lasai hasi da. Bada jendea gaurko egunarekin bat egiten duten jantziekin kalera atera dena, baina desfilea egin dutenez gain, ez da aparteko osasun segurtasun arau hausterik, edo jende pilaketarik izan.
Ondoko bideoak HITZAk Twitter sare sozialetatik hartutakoak dira, @xare eta @Garileku erabiltzaileenak. Gogor salatu dute biek desfilea egin dutenen arduragabekeria. Hirugarrena sare sozialetan zabaldu dituzten irudiekin sortutakoa da.
Berdin dit zein aldetik datorren baina hau arduragabekeri bat da. Me da igual de qué lado venga pero esto es una falta de responsabilidad. #Irun #SanMarcial #SanMartzialak pic.twitter.com/G2XAIDvBXA
— Juan Etxenike Almeida – xare (@xare) June 30, 2020
#Irun Kontuak atera! Hau norbaitek onartzen du? @Irun_informa Kaleetan zehar arazorik gabe. Ta eguna hasi besterik ez da egin. Arduragabekeria!! pic.twitter.com/E2heHXl4OW
— Garikoitz Lekuona (@Garileku) June 30, 2020