Martxoko kultur ekitaldietako sarreren dirua itzuliko du udalak
Itxialdia hasi zenetik martxo bukaerara arteko sarreren dirua itzultzea eska dezakete interesdunek gaurtik aurrera.
Martxoan garatu ez ziren kultur ekitaldietako sarreren dirua itzuliko du udalak, Kultur departamentuak jakinarazi duenez. Gaurtik aurrera eska daiteke itzulketa, baina ordaindutako bide beretik jasoko dute dirua interesdunek, alegia internet bidez erositakoak automatikoki itzuliko dira uztailaren 4a baino lehen, eta Arma Plaza gunean aurrez aurre erositakoen kasuan bertara jo beharko dute itzulketa han bertan gauzatua izan dadin. Ondokoak dira udalak itzuliko dituen sarrerak:
- Martxoak 14. Familia zinema: Lur eta Amets (3€)
- Martxoak 15. Antzerkia: El Avaro Kanka Antzerki Elkartea (3€)
- Martxoak 21. Kontzertua: Irteera argiak. Eñaut Elorrieta (15 € / <18: 10 €)
- Martxoak 22. Antzerkia: ¡Ave, osos! El Mono Habitado (8 € / <18: 4 €)
- Martxoak 28 eta 29: MendiTour Hondarribia. Mendi Film onena (3 €)