'Laia' aldizkaria kaleratu du BDS Koop-ek, "ESE erakutsi eta ekonomia egiteko beste modu bat kontatzeko"
36 orriko aldizkaria kaleratu dute eraldaketa fabrikako eragileek elkarlanean. Dagoeneko internet bidez irakurtzeko aukera dago.
BDS Koop eraldaketa fabrikak Laia izeneko aldizkariaren lehen alea argitaratu berri du. Ekonomia Soziala gizarteratzeko “tresna gisa” erabiliko dute aldizkaria fabrikan egunerokoan aritzen diren eragileek. 36 orriko aldizkari honetan, Ekonomia Sozial Eraldatzailea zer den eta fabrikan zeintzuk aritzen diren bildu dute, besteak beste. “Bidasoaldeko txoko eta bazterretan barrena badugu zer ikusi, zer ikasi eta zer kontatu. Baita zer borrokatu ere”, diote BDS Koop-eko iturriek. Fabrikako kideen arabera, “bokazio” horrekin jaio da Laia, “ESE erakutsi eta ekonomia egiteko beste modu bat kontatzeko”.
Esteka honetan aldizkaria osorik irakurtzeko aukera dago jada.