Hitzaldi birtual sorta eskainiko du KZguneak uztailean
Maiatzean eta ekainean abiatutako urrutiko hitzaldien formula errepikatuko du ikasguneak berriz ere uztailean.
Hondarribiko KZguneak hitzaldi birtual sorta eskainiko du uztailean zehar. Maiatzean eta ekainean probatutako dinamika da, eta arrakasta ikusita datorren hilean berriro errepikatzea erabaki dute. Hitzaldiak Youtube bidez jarrai daitezke, aldez aurretiko izen ematerik gauzatu gabe (bertan kontsultatu informazioa). Ondokoak dira aurreikusitako hitzaldiak:
- Uztailak 2, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe (Gaztelaniaz)
- Uztailak 7, 18:00-19:00: Gauzen Interneta (Euskaraz)
- Uztailak 9, 11:00-12:00: Heziketa eta segurtasuna Interneten (Gaztelaniaz)
- Uztailak 14, 11:00-12:00: Zure diru-zorroa Smartphonean (Euskaraz)
- Uztailak 16, 18:00-19:00: Zure ordenagailua biruz eta bestelako mehatxuetatik babestu (Gaztelaniaz)
- Uztailak 21, 18:00-19:00: Ezagutu Streaming plataformak (Euskaraz)
- Uztailak 23, 11:00-12:00: Android sekreturik gabe (Gaztelaniaz)
- Uztailak 28, 11:00-12:00: Azken gailu teknologikoak ezagutu (Euskaraz)
- Uztailak 30, 18:00-19:00: Murgildu errealitate birtual eta areagotuan (Gaztelaniaz)