Emakume bat atxilotu dute Irunen, lesio delitua leporatuta
Segurtasun saileko iturrien arabera, emakume bati aurpegian edalontzi batekin jotzeagatik atxilotu dute. Joan den larunbatean izan zen erasoa.
Ertzaintzak 27 urteko emakume bat atxilotu zuen joan den larunbatean (hilak 27) Irunen, beste emakume bati eraso egitea egotzita. Segurtasun saileko iturrien arabera, emakume bati aurpegian edalontzi batekin jotzeagatik atxilotu dute, lesio delitua leporatuta. Kristalezko edalontzi batekin izan zen erasoa; biktimak osasun zerbitzuen laguntza jaso behar izan zuen, Donostiako Ospitalean artatu zuten emakumea.
Erasoaren tokian bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea. Larunbatean epailearen esku utzi zuten.