Irunen VOXen mitinaren kontra egitekoa zen kalejira debekatu du Ertzaintzak
VOXen mitinaren kontra egitekoa zen kalejira debekatu du Ertzaintzak. Irungo Moskuko Urdanibia plazatik zen abiatzekoa kalejira, 19:30ean.
Vox alderdi espainiar ultraeskuindarrak mitina egingo du gaur, 20:00etan, Pio XII plazan. Horren harira “kalejira antifaxista” egiteko deialdia egina zegoen; 19:30ean abiatu behar zen Moskutik. Azken hori Segurtasun Sailak debekatu egin duela jakinarazi dute.
Debekuaren arrazoia, Eitb-ren webgunean jakinarazi dutenez, manifestariek bigarren deialdi batean ibilbide aldaketa eskatu zutela da. Kolore guztia, kolore biziak faxismoaren kontra leloarekin zen egitekoa mobilizazio ibiltaria. Antza. mobilizazioaren ibilbideak eta VOXek mitina egin behar duen tokiak bat egiten zuten uneren batean.
Atzo mitina egin zuen Vox alderdiak Sestaon. Horren kontrako protestak egin zituzten.