'Outlet' erraldoiari azken koplak abestu dizkio Zaldunborda Geldituk
Azken elkarretaratzea egin zuen plataformak atzo iluntzean San Pedro kalean, HAPOaren aurkako sententziak egitasmoa geldiarazi ondoren.
Zaldunborda Gelditu plataforma osatzen duten eragile ezberdinak ostegunero elkarretaratu dira iragan urritik, eta atzo azkenekoz egin zuten. Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurkako epaia ezagutu ondoren hartu du erabakia plataformak, eta Zaldunbordako outlet erraldoiaren proiektuari azken klopak abestu zizkioten eragile ezberdinek agerraldian.