Astelehenean itxiko dute 'Itxeki Hondarribia!' talka planaren eskaera epea
Maiatzaren hasieran abiatu zuen eskaera epea udalak, baina hainbat kritiken ondoren, zenbait irizpideren aldaketa egiteaz gain, hilaren 29ra arte luzatzea erabaki zuen azkenean.
Itxialdiaren ondorioz sortutako egoera ekonomikoa arintzeko helburuarekin abiatutako Itxeki Hondarribia! talka planeko diru-laguntza eskaera epea astelehenean itxiko da. Hala gogorarazi du gaur Hondarribiko Udalak, hasierako zenbait irizpide aldatu ondoren, eskaera epea ere luzatzea erabaki baitzuen. Dagoeneko 276 eskaera aurkeztu dituzte tokiko eragile ekonomiko ezberdinek. Informazio gehiago Hondarribiko Udalaren webgunean.