Irungo Hizkuntza Eskolako alemaneko ikasleak, murrizketekin kexu
Irungo Hizkuntza Eskolako alemaneko ikasleak murrizketekin kexu dira. Hezkuntza Sailaren erabakiek eskaintzan eragin handia izan duela adierazi dute.
Irungo Hizkuntza Eskola Ofizialeko alemaneko B2.1 mailako ikasleak haserre daude, Hezkuntza Sailak haien ustez egokiak ez diren hainbat erabaki hartu dituelako. Besteak beste, aurreko urtean indarrean sartu zen dekretuaren ondorioz, ikasketa mailak berrantolatu behar izan zirela azaldu dute oharrean, eta horrez gain, alemaneko mintegiko bi irakasleetako baten lanaldia murriztu egin zela.
Ikasleak kexu dira erabaki horiek eurengan eragin zuzena duelako, eskaintza akademikoa murriztu, eta Donostiako eskolara joan behar izan dutelako hainbatek.
Aurreko ikasturtera arte zutena berreskuratu nahi dute. “Ez dugu amore emango”, esan dute.
Jarraian, alemaneko ikasleek egin duten oharra, osotasunean PDF formatuan