Azken eraso matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute bihar
Oposizioko hiru alderdiek eta Emeki emakumeen elkarteak luzatu dute deialdia, Correos-eko plazatxoan, 12:00etan.
Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk, Emeki emakumeen elkartearekin batera, azken eraso matxista salatzera deitu dute bihar, Correos-eko plazatxoan, 12:00etan. Gaur eman du Hondarribiko Udalak azken erasoaren berri, eta zabaldutako informazioaren arabera, orain dela egun batzuk gertatu zen. Ez dago gertakariaren gaineko argibide gehiagorik.