Irunen hasiko du kanpaina EH Bilduk
Koalizio subiranistako Maddalen Iriarte, Oskar Matute eta Arnaldo Otegik mitina eskainiko dute bihar San Juan plazan.
Iazko udal hauteskundeetan ere mitina egin zuen EH Bilduk Irunen. EH Bildu alderdiak hauteskundeetarako kanpaina hasiko du bihar (hilak 26), Irunen. Mitina eskainiko dute Maddalen Iriarte lehendakarigaiak, Oskar Matute kongresuko diputatuak eta Arnaldo Otegi idazkari nagusiak, 19:00etatik aurrera, San Juan plazan. 13:00etan aldiz, erakusketa bat ikusgai izango da plazan.

