Hitzordurik gabe joan daitezke dagoeneko erabiltzaileak Zuloaga Etxea liburutegira
Larrialdi egoera amaituta, normaltasunera bidean zerbitzu gehiago eskaintzen hasi da udal liburutegia.
Zuloaga Etxea Udal Liburutegiko erabiltzaileek ez dute hitzordurik hartu beharko hemendik aurrera. Larrialdi egoera bukatuta, normaltasunera bidean zerbitzu gehiago eskaintzeko aukera baliatu du guneak. Hala, “hemendik aurrera liburuen mailegua eta ikasgela erabiltzeko ez da hitzordurik eskatu beharko, eta libruak askatasun osoz kontsulta daitezke”, adierazi du Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.
Aipatutakoaz gain, liburuak zuzenean kontsultatzeko eta aretoan bertan maileguan irakurtzeko aukera berrezarri da, ikasgelak berrerabil daitezke, informazio bibliogarafikoa eta bibliotekarioa jasotzeko aukera dago, eta liburutegien arteko maileguak berreskuratu dira dagoeneko.
Liburutegiaren ordutegia 09:00etatik 13:30era eta 16:00etara 20:00etara dela gogorarazi dute udaletik.