Blaia hilerriak ohiko ordutegia berreskuratu du
Ehorzketetan gehienez 75 lagun bildu daitezke eta segurtasun distantzia bermatzen ez denean maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, atzotik (hilak 23) aurrera, ohiko ordutegian bisitatu daiteke Blaia hilerria. Astelehenetik igandera bitarte bertaratu daiteke, 8:00etaik 20:00etara. Ehorzketetan gehienez 75 lagun bildu daitezke eta segurtasun distantzia bermatzen ez denean maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
Kanposantuko bulegoa ordea, ondorengo ordutegian zabalduko dute: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara. Pertsona bakar batek ahalko du sartu, maskararekin.