Uraren kalitatea medio bainua debekatu dute hondartzan
Osasun Sailak aldizka egindako azterketek uraren kalitatea ez dela onargarria ondorioztatu ondoren, atzo bertan debekatu zuen udalak bainua.

Bainua debekatu dute uraren kalitatea dela eta.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak uraren kalitatearen gainean aldizka egindako azterketen emaitzei erreparatuta, hondartzan bandera gorria jartzea eta bainua debekatzea erabaki zuen atzo Hondarribiko Udalak. Uraren kalitatea onargarria ez dela islatu zuten emaitzek, eta “dagozkien prozedurak” has ditzaten Txingudiko Zerbitzuak-i (Txinzer) eta Uraren Euskal Agentziari (URA) eman zien balioen berri udalak. Atzo hartutako laginen emaitzak gaur jakinaraziko ditu tokiko gobernuak.