Uztaileko B2 mailako online euskara ikastaroan izena eman daiteke oraindik
Matrikulazio epea amaitu arren, B2 mailako ikastaroan leku libreak geratzen direla jakinarazi du udal euskaltegiak.
Hondarribiko Udal Euskaltegiak jakinarazi duenez, uztaileko B2 mailako ikastaroan izena eman daiteke oraindik. Leku libreak geratu direla-eta zabaldu dute matrikulazio aukera, eta gogorarazi dutenez, uztailaren 2an hasiko da ikastaroa.
Hil honen erdialdean garatu zen matrikulazioa, eta C1 maila beteta dago dagoeneko. Izena emateko interesa duten lagunek euskaltegiaren webgunea, posta elektronikoa edota 943 641216 telefono zenbakian egin dezakete. Azken aukera baliatuz gero astelehentik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egin behar dela ohartarazi du udalak.