Eskolarteko Open txapelketak 1.627 jokalari izan ditu denera
Marlaxka Xake Klubeko kirolariek azken jardunaldia jokatu zuten igandean. Itxialdian zehar xakean jokatzen jarraitu ahal izateko beste hainbat taldekin batera abiatu zuten lehiaketa.
Marlaxka Xake Klubeko jokalariak Eskolarteko Open lehiaketaren azken jardunaldian parte hartu zuten igandean. Aurreko hitzorduetan baino ordezkaritza txikiagoa izan du Marlaxkak azken lehia honetan, baina hala ere, kontent agertu dira “egindako xake onarekin”. Hori dela eta, klubeko arduradunek eskerrak eman dizkie Marlaxkaren izenean parte hartu duten jokalari guztiei.
Itxialdia hasi zenean ekin zioten txapelketari, eta gerozztik 1.627 xake jokalarik parte hartu dute denera lehiaketan. Aurki aurrez aurrekoei heldu ahal izateko itxaropena agertu dute.