Muliate eta Amuteko haur parkeetako lanak bukatutzat eman ditu udalak
Parkeen irekierarekin bat egin du egokitzapen lanen bukaerak eta eguraldiak lagunduta, jolas guneetaz gozatu ahal izan dute berriz ere herriko txikienek.
Parkeen irekierarekin batera amaitu ditu Hondarribiko Udalak Amuteko eta Muliateko jolas guneetako egokitzapen lanak, Gonzalo Carrrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak ezagutarazi duenez. Bietan “hobekuntzak” egin dituztela dio udal arduradunak, esaterako, Amuten lur berria jartzeaz gain bi joku inklusibo jarri dituzte, eta Muliaten zorua berritzea erabaki dute.
Denera, 46.000 euroko aurrekontua izan du udal departamentuak horretarako, eta hiru asteko epea iragarri arren, azkenean bi astez luzatu dira lanak.