[Galeria] Santiago eta Behobiako pasabideak, zabalik
Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga itxita egon da martxotik, baina dagoeneko Bidasoaren alde bateko zein besteko herritarrek Santiago edo Behobiako zubiak pasatzeko aukera izan dute.
Atzotik (hilak 21), Irun eta Hendaia arteko bidea zabalik da. Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga itxita egon da martxotik, baina dagoeneko Bidasoaren alde bateko zein besteko herritarrek Santiago edo Behobiako zubiak pasatzeko aukera izan dute.
Mugimendu handia izan da atzotik Behobia eta Santiago inguruan. Iparraldetik etorritako herritar asko gerturatu dira paseatu edo erosketak egitera, eta hiriko asko ere animatu dira Hendaia aldera. Gaur goizean Behobia auzoa autoz eta jendez lepo beteta egon da, datozen egun eta asteetan ohiko bilakatu daitekeen irudia hartu du inguruak.
Hona gaur goizean Santiago zein Behobia inguruan bildutako irudiak: