"Asetuta" agertu dira Eguzki eta Bidasoaldeko Lagunak HAPOaren aurkako epaiarekin
Hondarribiko hiri antolamendurako "aukerarako leiho bat" zabaldu du sententziak talde ekologistentzat, "bereziki Zaldunborda eremurako".
Hondarribiko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren (HAPO) aurkako sententziak “asetuta” utzi ditu Bidasoaldeko Lagunak eta Eguzki talde ekologistak, komunikatu baten bidez adierazi dutenez. Hondarribiko hiri antolamendua beste era batera garatzeko “aukerarako leiho bat” zabaldu du epaiak haientzat, “bereziki, Zaldunborda eremurako”.
Ingurumenak pairatuko lituzkeen “kalte ekologikoak erabat justifikatuta” geratu direla uste dute bi taldeek, eta “horiek alboratzea, orain dela gutxi arte klima aldaketaren eraginarekin egin bezala, arduragabekeria izateaz gain, gu guztion bizitzen gainean ondorio negatiboak edukiko lituzke”.
Taldeen arabera, “egun, hondakindegiaren zigilatze lanak egiten ari dira, eta hori derrigorrezko esku hartzea zen Txingudiko Zerbitzuak-en jabetza zenetik”. Zabortegia zigilatu ondoren, eta “aurreko HAPOak zehaztutakoa jarraituz, interes komuneko habitatatak berreskuratu beharko lituzkete orain, eremu horren balio naturala berrezarri eta Jaizkibel-Aiako Harria korridore ekologikoaren funtzionalitatea berreskuratu.
Azkenik, HAPO berri batean lanean aritzeko “erabateko borondatea” agertu dute bi talde ekologistek.