Iruñeko espetxera hurbildu dute Francisco Jose Ramada euskal presoa
Murtzia I espetxean aurkitzen zen, Euskal herritik 830 kilometrora.
Francisco Jose Ramada Bera euskal presoa Iruñeko espetxera hurbildu dute. Hala jakinarazi zuen sare sozialetan Etxerat, euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak atzo. Bera, Murtzia I espetxean aurkitzen zen, Euskal herritik 830 kilometrora.
2001eko urtarrilean atxilotu eta espetxeratu zuten irundarra, eta 26 urteko espetxe zigorra ezarri.
Legeak eta espetxe arautegiak jasotzen du presoek beren bizilekutik eta ingurune afektibotik hurbilen dagoen espetxean zigorra betetzeko eskubidea.